viernes, 27 de septiembre de 2013

Le Trou - Zuloa - La evasión



Sanduzelaiko Bibliotekako Zine Klubaren blog honi abiada emango diogu urrian ikusi genuen filmarekin: Le Trou (Zuloa = La evasión). Jacques Becker frantsesak zuzendu zuen pelikula hau 1960an eta bertan honako aktoreek hartu zuten parte: Philippe Leroy, Marc Michel, Michel Constantin, Jean Kéraudy, Raymond Meunier eta André Bervil. Sinopsia: Frantzia, 1947. Gaspard Claude akusatu dute bere emaztea hiltzeko saiatzeagatik, baina errugabea da. Behin kartzelan, ziega partekatu behar du lau gaizkile zaildurekin. Hauek espetxetik ihes egitea erabaki dute eta horretarako tunel bat egin beharko dute. Asko kostata, gaztea konbentzitzen dute ihesaldian eta zulatze lanetan parte har dezan. Zehaztasun narratiboaren ariketa harrigarria, bikaina simpletasun erabatekoan; bada, zalantza izpirik gabe, Beckerrek filmatutako lanik borobilena.


Pablo Irurzun

No hay comentarios:

Publicar un comentario